Bizi !

Bizi!ren bisita gidatua: Bizirik! hilabetero Euskal uhinetan

Iparraldean Euskal Irratiak, hastapen hastapenetik, irrati parte hartzaile gisa arizan dira. Betidanik herritar laguntzaileen parte hartzearekin aintzina joan dira tokiko eta euskarazko irrati hauek. Gaur egun 10 000 entzule erregular eta 40 000 noizean behineko entzule hunkitzen dituzte. 2012ko irailaz geroz Bizi! Mugimenduak Bizirik! emankizuna animatzen du, hilabetean behin « larrialdi ekologikoa eta justizia soziala » euskal uhinetan uztartuz.

Bizirik!-ekin arlo ekologiko eta sozialeko informazio eta gogoetak mundu euskaldunean zabaltzea da xedea.

Irrati emankizun proiektua Bizi!ren 2012ko Biltzar Nagusitik etorri da. Ideia zen Bizi!n euskarazko gogoeta guneen indartzea… besteak beste Bizirik! Emankizunean euskaldun berri eta zaharrak parte harraraziz

Geroztik, bada lau urte hilabetean behin, Bizi!-ko kidez osatu talde batek, irrati-emankizun bat grabatzen duela. Bertan aldaketa klimatikoa, aberastasunen partekatzea, ihes fiskalaren gelditzea – aski litzateke trantsizio energetikoaren finantzatzeko – etab. aipatzen dira euskaraz. Hilabetero gai nagusi bat sakontzen da: gomita zuzenean ukanez edo inkesta baten bidez… Bestalde ‘ekolo ta sozial’ munduko azken berriak eta hitzorduak jarraitzeko parada eskaintzen da, musika lagun.

Parte hartu nahi izanez geroz, jin gustian!