Bizi!k segitzen du!

Asteazken hontan abenduaren 23an iragan den Biltzar Orokorrak, Kopenhageko gailurretik landa mugimenduak segitu behar duela erabaki du.

Bizi ! mugimendu iraunkor bat bilakatzen da beraz eta eztabaida denboraldi bat idekitzen du.

50 militanteek eztabaida metodologia, lan egutegia eta heldu diren hilabeteendako behin-behineko ibilmoldea adostu dute.
Hau da, apirila hastapeneko Bizi!ren oinarri berriak zehaztu behar direla (hitzarmen berria, egitaraua, ibilmoldea, lan ardatzak eta lehentasunezko helburuak).
Biltzar Orokorraren bilduma irakurtzeko (frantsesez), hemen klika ezazu.

Eztabaida denboraldi garaian, kide bilakatzea posible da beti lehen hitzarmenaren arabera, hemen aurkituko duzu.

Xehetasun gehiagorentzat, idatzi bizimugi@orange.fr helbiderat edo 05 59 25 65 52rat deitu.

Ikustekoak diren bideoak :

-Amis de la Terre-k egin 13 minutako filma « un train pour Copenhague » operazioa eta Kopenhagen iragan diren mobilizazio zabalei buruz :

Un train pour Copenhague from Kitanoo on Vimeo.

-Pixso elkarteak egin 13 minutako bideoa Bizi!-ren 20 militanteen Kopenhagerateko igaiteari buruz :

-Cyril Peyramond-ek asmatu eta burutu dokumentu saila Kanalduderendako : hemen klika ezazu

-43 minutako bideoa Aldaketa klimatikoari buruzko Baionako foroaren gainean :

Besta on (gain kontsumitzerik gabe) deneri!
Izan untsa eta laster arte !
Bizi !