Author's posts
Nov 18 2020
Amazon: Bizik Baionako Monoprix-ko Amazon-en autozerbitzu gunea blokatzen du
Asteazken honetan, azaroaren 18an, Biziren hainbat ekintzalarik Baionako hiri erdian den Monoprix barneko Amazon-en autozerbitzu gunea blokatu dute, ezin onartuzkoak diren Amazon-en abantailen salatzeko. Azken honek konfinamendu garaian premiatsuak ez diren ontasunen banatzen jarraitzen ahal du, Baionako eta frantses Estatu mailako saltegiak, ez direlarik premiatsuak bezala kontsideratuak izan, oraino zehaztu gabea den iraupen batentzat hetsiak …
Nov 12 2020
“EtorkiZUna- Pays Basque Terre d’accueil” web ataria martxan da!
Ipar Euskal Herrian etorkinekiko elkartasun sarea Bizin etokinekiko elkartasunaren arloan ari den lan taldeak, EtorkiZUna, Ipar Euskal Herrian etorkinekiko elkartasun web ataria martxan ezarri berri du, bertan aurkeztuak diren egitura guziekin elkarlanean: http://etorkizuna-pb.eus/ . EtorkiZUna web atariak biltzen ditu laguntzeko molde ezberdinak eta etorkinekiko elkartasunaren arloan ekiten duten erakundeak. “EtorkiZUna web atariak ahalbidetzen du torkinei …
Nov 03 2020
Migrazioa: zubiak eraiki ditzagun, ez harresiak!
Beren erreferentziak, beren lurra, beren hurbilekoak, beren familia, beren sustraiak utzi; errepideetan beren bizitza arriskuan ezarri, Mediterraneoa zeharkatu nahian, herrialde ezezagun batera heltzeko, asko dira bide luze eta arriskutsu hau egin behar dutenak. Gerla, errepresioa, miseria edo hondamendi naturaletatik zuzenean ihes egitea ez bada, emazte, gizon eta haur horiek beren etorkizuna zalantzan ikusten duten eskualdeetatik …
Oct 27 2020
“Klima aldaketa eta migrazioa” Nazioarte mailako bideo hitzaldia eta Ipar Euskal Herrian etorkinen aldeko elkartasunaren web gunearen abiatzea
Biziren EtorkiZUna lan taldeak antolatzen du ostegunean, azaroaren 5ean 19:00etan Bideo Hitzaldi bat “Klima Aldaketa eta Migrazioak” tituluarekin. Nazioarte mailako hizlariek parte hartuko dute: gai hortan aditua den François GEMENNE belgikarrak eta Tchad-eko militantea den Hindou OUMAROU IBRAHIM-ek. Gaualdi horren karietara parada baliatuko da Ipar Euskal Herrian etorkinei harrera egiteko eta elkartasuna erakusteko web gune …
Oct 16 2020
Bizi!k eta Bihar Institutuak, Herriko Etxeetako kontseiluetako eta Euskal Hirigune Elkargoko hautetsientzat formakuntzei hasiera emaiten diete
Ipar Euskal Herriko 880 hautetsi, Bizik joan den Herriko Bozetan proposatu Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren izenpetzaile dira. Hautetsi horien laguntzeko beren kargualdi hasieran, eta jadanik eginak dituzten hainbat galdeei erantzuteko, Bizik erabakia hartu du formakuntza ziklo baten plantan emaiterat, bertan hainbat adituk, lekuko handik eta Ipar Euskal Herrian engaiatuak diren hainbat aktorek parte hartuko dutelarik. Metamorfosi …
Oct 12 2020
Ongi etorri, Alda mugimendu berriari!
Larunbat honetan, urriaren 10ean, Alda izeneko mugimendu berria sortu da Ipar Euskal Herrian. Alda mugimenduaren helburua, jendarte eta auzo herrikoietako jendetza, familia eta pertsonen interes eta xedeen defentsa da, beren antolakuntza kolektiboa sustatuz, justizia sozial eta ekologikoaren perspektiban. Klase xumeetako herritarren arazo eta funtsezko beharrei aurre eginen die, beren bizi ingurunean eta eguneroko ingurumenean (etxebizitzan, …
Oct 05 2020
Asteartean, urriaren 13an, 17:30ean BAB Etorbidean bizikleta bide segurtatu baten aldeko elkarretaratzea
Bizi! eta Txirrind’Olak, uztailaren 5ean antolatu Txirrind’inaugurazio handiak BABko 460 bizikletari bildu zituen, eta gure bi elkarteek adierazi zuten publikoki «irailetik goiti BABko auzapez berriekin eta Mugikortasunaren Sindikatuaren lehendakariarekin topatzeko xedea, bizikleta politiken eta bizikleta elkarte eta horren ardura duten zerbitzu ezberdinen arteko elkarlana plantan emaiteko prozeduraren aipatzeko» Jakinez koronapistei buruz ez dela bilan bilkurarik …
Oct 01 2020
Biziren tokiko topaketak!
Bizi bere eztabaida eta gogoeta prozesuaren eramaiten ari da azken 4 lan urteen bilana egiteko, joan den 2016 prozesuan aitzin ikusia izan zenarekin konparatuz (ikus “Sustraiak eta hegalak (1) dokumentoa) eta, datozen urteetan zer bilakatu beharko giren eta zer egin beharko dugun definitzeko. Eztabaida prozesuaren fase parte hartzailenan sartzen gira eta tokiko topaketak antolatzen dira …
Oct 01 2020
Bizik gibelatzen du larunbat honetan, urriaren 3an aintzin ikusia zuen abiazioaren kontrako moblizazioa
Ostegun honetan, urriaren 1ean, Bizik erabakia hartu du larunbata, urriaren 3ko mobilizazioaren beste egun batera gibelatzea jakinez aintzin ikusiak diren meteorologia baldintzek ez dutela mobilizazioaren ongi iragaitea eta egun horretan hegazkinen zirkulazioaren blokatzeko zonbait ekintzen segurtasuna bermatzen. Hasiera batean, larunbat honetan, urriaren 3an, elkarretaratze alai eta herrikoi bat, bai eta hainbat ekintza aintzin ikusiak ziren, …
Sep 22 2020
Biarritzeko Aireportua: etor gurekin!
Larrialdi klimatiko eta soziala Larunbatean, urriaren 3an, goizeko 10etan Biarritzeko aireportuko aparkalekuan Bizik, larrialdi klimatiko eta soziala konduan hartuz, oraindanik aireko trafikoaren murriztera eta aireko sektorearen berregokitzera deitzen du. Horretarako elkarretaratze alai eta herrikoi batetara deia luzatzen dugu larunbatean urriaren 3an, jendarte jasangarri eta solidario baten sortzeko. Hitzordua finkatua da larunbatean, urriaren 3an, 10:00etan, Biarritzeko …