Author's posts
Sep 08 2021
Estatu mailako mobilizazioa: Bizik irailaren 25ean, larunbatez iraganen den Txirrindiraultzara deitzen du
Parte hartzeko gomita! Txirrindiraultzan hor izanen zira? Milesker jarraian den izen emate fitxaren osatzeaz ahal bezain ongi presta dezagun manifestaldi hori: https://forms.gle/m6kFBvy9oN16GxJj9 Manifestaldi hau arrakastatsua izan dadin, posible zaizu esku ukaldi baten emaiterat? Materiala prestatzeko tailerra, kolaketa, manifestaldiaren kudeaketa eta animazioa? Milesker izen emate orri honen osatzeaz: https://forms.gle/m6kFBvy9oN16GxJj9 Bizi elkarteak Txirrindiraultza batera deitzen du larunbatean, …
Aug 02 2021
Angelu: Bizik Txirrindiraultza batetara deitzen du, larunbatean, irailaren 25ean, 15:00etan
Bizi! elkarteak, larunbatean, 2021eko irailaren 25ean, Angelun, Txirrindiraultza batera deitzen du herri eta elkargo mailako mugikortasun eztien aldeko funtsezko politika baten alde. Nahasmendu klimatikoa hor dugu eta haren borrokatzeko tokiko palankak gure esku dira. Baina Angeluko auzapeza den Claude Olive-ek ez du deus egiten erronka klimatikoari behar den neurrian aurre egiteko: bere herriaren bizikletaren arloko …
Jul 29 2021
Klima Egonaldia: 150 pertsona baino gehiago trebatu dira klimaren desafioa altxatzeko
Uztailaren 19tik 25era, Bizik antolatutako Iparraldeko Klima Egonaldia, Alternatiba, ANV COP21 eta Les Amis de la Terre-ekin lankidetzan, Mugerreko-Elizaberrin, Ibar trinketean iragan da. Erronka klimatikoei, mugimenduaren estrategiei eta bortizkeriarik gabeko ekintzei buruzko trebakuntza aste honetan zehar, 150 pertsona baino gehiagok lagun giroan gozatu ahal izan dute klima aldaketaren eta gobernuaren alfer egoetaren aurka ekiteko gakoak …
Jul 09 2021
Klima garraldia: Bizik Biarritzeko Ama Birjinaren Arroka molde bitxian beztitu du, buruzagiek hartu neurrien eskastasuna salatzeko.
2021eko uztailaren 9 honetan Biarritzen, Biziren ekintzaileak Ama Birjinaren Arrokara hurbildu dira Ipar Euskal Herriko jendartea mundu eta Estatu mailan gaur egun diren hondamendi klimatikoen larritasunaz ohartarazteko. Militanteek Ama Birjina eta Jesus beztitu dituzte txapela eta eguzki betaurrekoak ezarriz, mundu osoan nehoiz ez bezalako berote handiak bizitzen direlarik, begi keinu bat eginez larrialdi klimatikoari aurre …
Jul 08 2021
2021eko klima egonaldia iparralde
Lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiatzeko aste bateko formakuntza Aste bateko formakuntza, Klimaren borrokari, Euskal Herria Burujabe proiektuari, desafio klimatikoa altxatzeko estrategia eta ekintza moldeei buruz. Formakuntza bat jarraitu nahi duzu klima eta ekologiaren erronkei buruz, bai eta ere justizia sozial eta ekologikoaren aldeko bortizkeriarik gabeko mobiliazio, ekintza eta estrategiei buruz? Ipar Euskal Herriko klima …
Jun 19 2021
Migrazioen bidean desagertu diren pertsonei omenaldia egiteko ekintza
Larunbat honetan, ekainaren 19an, errefuxiatuen nazioarteko egunaren bezperan, Bizik eta SOS Racismo-k beren ibilbidean hil diren migranteei omenaldia eskaini diete. 85 pertsona presente ziren Hendaian, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berrian, migrazio arloko politika duin eta bihotz onekoak galdegiteko. Hendaiako omenaldi hau iragaiten da duela zonbait aste, Yaya Karamoko, bolikostar gaztea, ibaia zeharkatzera saiatu ondoren, …
Jun 16 2021
Larunbatean, ekainaren 19an: Bizik zendu diren etorkinei eginen zaien omenaldira deitzen du
Bizik mobilizatzera deitzen du, larunbatean, ekainaren 19an, Nazio Batuentzat mundu mailako errefuxiatuen egunaren bezperan, migrazioen bidean hil derenei omenaldia egiteko.Tragedia honen jatorrian mugen mailako eta harreren politikak aurkitzen dira. Elkarteak, SOS Racismo-rekin elkarlanean, hitzordua finkatzen du Hendaian, 10:30ean, España Etorbidean, muga gainditzen duen oinezkoendako zubi berriaren aitzinean. 3174, hau da 2020 urtean, nahiz eta …
Jun 14 2021
Bizi Klima Planaren Lankidetza Batzordetik ateratzen da
Bizi Klima Planaren Lankidetza Batzordetik ateratzen da Bizik Lurraldeko Klima Aire Energia Planaren Lankidetza Batzordetik (delako Copar-etik) ateratzen dela adierazi du batzorde honen azken bilkuran, 2021eko maiatzaren 20an ostegunez, Baionan. 2009tik geroz klimaren arloan lanean dabilen elkarteak, erabaki zail hau esplikatu du Euskal Hirgune Elkargoaren batzorde eragileak bere Klima Planarentzat karbono neutraltasunaren helburua saihesten zuela …
Jun 05 2021
Bizik «Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!» bere kanpaina berria abiatzen du
Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez! Gaur, larunbatean, 2021eko ekainaren 5ean, Mundu mailako ingurumenaren egunaren karietara, Bizik «Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!» bere kanpaina berria abiatzen du! Baiona, Angelu, Biarritze (BAB) hirigunean INSEE-ko zenbakien arabera, 3 km baino guttiago dituzten joan-etorrien %40 bakarkako motordun ibilgailuz eginak …
May 19 2021
Agenda irek ezazue: Iparraldeko klima egonaldia berriz hor dugu!
Iparraldeko klima egonaldia berriz eginen dugu uztailaren 19ko astelehenetik 25eko igandea arte! Agenda irek ezazue! Klima egonaldiak formakuntza garaiak dira, klima eta arlo sozialeko urgentziaren aitzinean mobilizazioak zalutzeko helburua dutenak. Ipar Euskal Herrian antolatzen dugun Klima egonaldi berri honen helburua da klimaren aldeko mugimenduak antolatuko dituen ekimen indartsuen prestatzea. Etxetik hurbil formatzeko parada izanen da, …