Romain Dussault

Author's posts

Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du

Prentsa Agiria Auzi desleial baten buruan, Dei auzitegiak Moriba Koivogui adindun deklaratzen du Kasazio errekurtsoa eta elkarretaratzea ostegun honetan otsailaren 14an, 18:30etan Departamenduaren Baionako Egoitza Nagusiaren aitzinean Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izan da. Erabakiak dio Moriba adinduna dela eta dudan ezartzen du …

Continue reading

Etorkinekin elkartasuna: elkarretaratzea Baionan, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan

Prentsa Agiria Etorkinekin elkartasuna, haiek, gu dira! Elkarretaratzea, ostegun honetan, otsailaren 14an, 18:30etan, Departamenduaren Egoitza Nagusiaren aitzinean, Baionan Baionako Cassin Lizeoan eskolatua den Moriba Koivogui ginear gazteari buruz Dei auzitegiaren erabakia asteazken honetan, otsailaren 13an, hartua izanen da. Justizia konbentzitzeko Moriba ez dela ez umezurtz eta ez adingabea, 64 Departamenduak plantan eman dituen gehiegikeri eta …

Continue reading

Lizeoko ikasleak elkarrekin orain, bihar bizitzeko

Bioaniztasuna kolpez erortzen ari da, klimarekin lotuak diren hondamendiak gero eta gehiago gertatzen dira, milioika pertsona beste lurralde batzuetara migratzera behartuak dira… Jendartea bere galerara buruz doa lasterka. Duela 50 urte pasa zientifikoek abisua eman ziguten hurbil dugun lehertzeaz baina arazo klimatikoak ondoko belaunaldiak bakarrik hunkituko balitu bezala jokatzen segitzen dugu. Mundu honetako boteretsuek, botere …

Continue reading

Bideoa: Jurassic Plastik ekintzaren irudiak ikusgai

Jurassic Plastic ekintzaren bideoa, Kontsumo Zero Zabor taldearen eskutik, otsailaren 2a larunbatarekin, gainestalgi soberakinen eta plastikazko estalgiratzeen salatzeko.  

Ekologia eta kapitalismoari buruz 10 egun formakuntza

Formatu eta ekin Euskal Herriaren eta munduaren eraldaketa sozial eta ekologikoaren alde « Euskal Herria trantsizioan » Ikastaldia Bizi! eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolaturik Izena emaiteko, klika hemen! Otsailaren 22 arratsetik, ostiralez, martxoaren 3ko igande arte, Donibane Garazin (Baionatik beretik trenez juntatzen ahal da) Formakuntzaren 3 memento garrantzitsuak: 1) Lehen asteburua (otsailaren 22tik, ostiralez, otsailaren 24ko igandera): …

Continue reading

Alternatiba 2018- ri buruzko bideoa (Kanaldude)

Kanaldude eta lekukotasun zonbaitzueri esker, berritz bizitu dezagun Alternatiba 2018 ! Bihotz-bihotzez eskertzen dugu Kanaldude tokiko telebista partehartzailea, erreportai honentzat baita ere asteburu horretan zehar bi mitinen zuzenezko emankizuna segurtaturik eta animaturik ! Milesker haien lekukotasunak emanik : Joan INDABURU, Amaia MUNOA, Iker ELOSEGI, Iban LIZARRALDE, Jean-Jacques ETCHEBERRY, Jon CURUTCHET, Maialen ZAMPONI, Idoia MUJIKA, Maia …

Continue reading

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Baiona

Bortza ezazko ekintzari formakuntza hori Bizi eta ANV-COP21ek antolatzen dute (https://anv-cop21.org/). Formakuntza urririk da, eta deneri zabaldua (haatik aintzinetik izena emaitea beharrezkoa da). Formakuntza honen antolaketa errexteko, milesker galdetegi honen betetzea. Otsailaren 3a igandearekin iraganen da, Baionan 9:00etarik 17:00etara. Dutea eta kafea izanen da bertan, bainan bazkaria ez da antolatua, beraz pentsa ezazu bazkaria partekatzeko …

Continue reading

Heldu zira?

Euskoaren biltzar berezia Abenduaren 22an larunbatez goizeko 9:30etan Baionan Heldu zira? 2019 urtean mobilizazio kanpaina handi bat prestatzeko eta Euskoaren erabilpena areagotzeko, Biltzar Berezi bat antolatua da abenduaren 22an larunbatarekin Baionan! Ideiak, dohain bereziak edo sinpleki gogoarekin bazaudete kolektiboki egiten den gogoeta tarte horretan parte hartzeko, zatozte denak, 9:30tatik 12:30ak arte, Manu Robles Arangiz Fundaziora, Cordeliers …

Continue reading

1200 pertsona Baionan, klimaren alde !

COP24aren karietara antolatua izan den nazioarte mailako mobilizazioan, Baionan, larunbatean, abenduaren 8an, goizaldea klimaren aldeko mobilizazioetan aberatsa izan da. Elkarretaratze berde eta horia Goizeko 10:00etarik goiti; tokiko hainbat herritarren, «Oraino garaiz da!» taldearen eta Bizi! mugimenduaren deiari jarraikiz, 1200 hiritar, klima eta Txaleko Hori militanteek bat egin dute Baionako Herriko Etxean. Lehen topaketa honek ikusi …

Continue reading

Black Friday

Black Friday, edo kosta ala kosta kontsumitzearen sustatzea! Ongi pentsatuz eta molde arduratsuan kontsumitzea posible bezain beharrezkoa da! GKE/ONG guziek eta komunitate zientifikoak deiadarra jotzen dutelarik ingurumenaren eta lehengaien eskala handian xahutze eta kaltetzeari buruz, ostirala honetan hasiko da Black Friday-a hots omen prezio ezin hobean diren erosketa konpultsiboen eguna! Badirudi orain Ostiral Beltzatik haratago …

Continue reading