Author's posts
May 15 2019
Nazioarteko mobilizazioa klimaren alde, maiatzaren 24 eta 25ean
Arduradun politiko eta ekonomiko soberak beren ardurak ez dituztenez asumitzen, herritar mobilizazioak inoiz baino gehiago behar du segitu. Nazioarteko 2 egun berriz deituak dira, maiatzaren 24 eta 25ean, ekintza eta manifestaldiak denetan iraganen direlarik. Hemen gaindi: Ostiralean, maiatzaren 24an klimaren aldeko gazteriaren greba iraganen da, Fridays For Future Euskal Herrik deitua, hitzordua 8 :30etan emana delarik …
May 15 2019
Justice climatique
Bizik jada gaitzetsi du Ipar Euskal Herriko ainitz Herriko Etxek, haietan Biarritzekoak, Victoria etorbidearen arraberritzearen kasuan, erregularki legea eta bereziki Ingurumen Kodeko L228-2 artikulua urratzen dutela, jakinez artikulu honek beharresten duela “hirietako bideen obratze edo arraberritzeen karietara (…) plantan emanak izan ditezen txirrindulentzat bideak, zirkulazioaren hertsaduren eta beharren arabera bide, lurreko marka edo pasabide independente …
May 15 2019
Biziren ekintza Biarritzen
Astazken honetan, maiatzaren 15ean, 10:00etan, Biziko hainbat ekintzailek «Hemen, Ingurumenaren Grenelle-eko dirua desbideratzen da» pintaketak egin dituzte Victoria Erreginaren etorbidean. Ber momentoan prentsa aitzineko bat eman dute bertan azaltzeko ekintza horren arrazoinak eta maiatzaren 24 eta 25eko klimaren aldeko mobilizazioetara deitzeko. Berriki erreberritua izan den Victoria Erreginaren etorbide enblematikoaren kasua zinezko eskandalu bat da Biziren …
Apr 17 2019
Bizi!ri buruzko argazkien bila!
Bizi!k bere 10 urteak ospatuko ditu 2019ko ekainean eta karia horretara nahi dugu 200 orriko liburu bat argitaratu %80an azken hamar urteetan antolatu ditugun ekintzen, manifestaldien, gertakarien eta hitzaldien argazkiekin osatua izanen dena. Noski baditugu gure argazkiak (50 000tik goiti) baina nahi genituzke Bizi!ren aktibitateen lekuko izan diren hainbat argazkilari profesional edo amaturrenak ere gehitu. …
Apr 16 2019
«Elkartasuna, sokadako aitzindariak baino azkarragoa da!»
Manifa alaia eta aldarrikatzailea Maiatzaren 1ean asteazkenarekin 11:00etan Baionako Lan Boltsan, Geltokiaren aldean Klimaren aldeko (Alternatiba 2018, klima martxak, lizeotarren greba) eta injustizia sozial eta fiskalaren kontrako (Txaleko Horiak, mugimendu sozial eta sindikalak) azken hilabeteetako etengabeko mobilizazioetarik landa, aurten, Maiatzaren Leheneko manifestaldiak garrantzia berezia ukanen du. Helburua izanen da karrikan erakustea, horiz, gorriz edo berdez, …
Apr 04 2019
Macron atera dezagun: 6 militante deituak, elkartasuna!
Asteartean, apirilaren 9an 8:30etan, elkartasun elkarretaratzea Baionako polizia-etxe aitzinean Baiona: Bizi!ko 6 kide «talde ohointza» akusazio pean deituak izan dira Astearte honetan, apirilaren 9an, Bizi!ren 6 ekintzaile deituak izan dira Baionako polizi-etxera «talde ohointza» akusazio pean Ipar Euskal Herrian azken aste hauetan burutuak izan diren lehendakari potreten deslotzeen ondorioz. Bizi!k dei bat luzatzen du kide …
Mar 16 2019
Klimaren aldeko: Erresistentzian sartu!
Klimaren aldeko mobilizazioa indartuz doa Euskal Herrian Ostirala hau, martxoaren 15a, klimaren aldeko gazteriaren grebak markatu du, Baionan 1400 pasa ikaslek manifestatu dutelarik, eta larunbata hau, martxoaren 16a, Bizi!k (*) antolatu Klimaren aldeko martxak, Angeluko erdialdean 1200 petsona bildu direlarik. Martxa horrek gaitzetsi du klimaren aldeko diskurtso handien eta ekintza zehatzen arteko arroila, izan dadin …
Mar 09 2019
Klima: solas ederrak utz, ekin!
Klimaren aldeko martxa, larunbatean, martxoaren 16an, 10:30etan Angelun, Baionako hiribidean, Cadran biribilgunean, Géant Casino ondoan Nahasmendu klimatikoa gaizkontzen eta zalutzen da. Egoera kontrolaz kanpokoa bilakarazten ahal luketen uzkailtze mailetarat bagoaz ziztu bizian. Molde zorrotzean behar dugu berotegi efektuzko gasen isurketa ttipitu oraindanik beroketa klimatiko orokorra +1,5°C petik atxikitzeko. Bioaniztasuna babestu behar dugu, jakinez bizitzen …
Feb 21 2019
Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek
Klima, justizia soziala, non da Macron? Emmanuel Macron-en 4 argazki eraman dituzte klima aktibistek Otsailaren 21a ostegun goiz hontan, Bizi eta Action Non Violente-COP21 klima mugimenduko talde batzuek Macron Lehendakariaren-ren 4 argazki ofizial hartu dituzte, Parise, Ustaritze Lyon, eta Miarritze-ko herriko etxeetarik. Ekintza horien bidez, Macron lehendakariaren ekintza eza salatu nahi izan dute, larrialdi klimatikoa …
Feb 18 2019