Author's posts
Jun 27 2019
“Plus Verte la Vie – Bizi, Baionatik Kopenhagerat” – Kanaldude
Kanaldude tokiko web telebista parte hartzaileak “Plus Verte la Vie – Bizi, Baionatik Kopenhagerat” telesaila linean ezarri du, garai hartan Cyril Peyramond-ek zuzendurik 🎥 15 ostokadaz osatu telesail horri esker, deskubritu ezazue 2009an elkartea sortu berria zelarik, gure lehen borroka eta ekintzak, Kopenhageko gailurrera delegazio bat joan arte !!! HEMEN
Jun 20 2019
Bizik 10 urte, eta sekulan baino deliberatuagoa!
Biziren 10 urteak ospatu ditugu. Ibilbide horrek jadanik abentura ttipi baten eite hartzen hasia du. 10 urte horietan metodologia militante bat landu dugu. Metodologia horren hainbat ezaugarrietan “bi zangoen” gainean ibiltzearena aurkitzen dugu. Hots ber maneran alternatiben eta desobedientzia zibileko bortizkeriarik gabeko ekintzak, erresistentzien arloan ibiltzea. Biziki garrantzitsuak dira guretzat. Eredu berri baten eraikitzea bai …
Jun 18 2019
Baiona: klimaren aldeko 150 ekintzailek Igandetan idekia den supermerkatu bat okupatu dute
150 pertsonek okupatu dute supermerkatu bat Baionan bertan igandeko lana salatzeko. Ekintza hori iragan da 2009tik geroz Ipar Euskal Herrian larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Bizi! mugimenduaren 10. urtebetetzea ospatzeko asteburuan. Igande goiz honetan, ekainaren 16an, 10:00etan, Emmanuel Macron-en dei parodiko bati erantzunez, azken hau eskupaperen bidez banatua zen, Biziko ekintzaileak …
Jun 10 2019
Bizik bere 10.urtemuga ospatzen du: hara egitaraua!
uskal Herrian 2009an sorturik, Alternatiba mugimendua 2013an abiaturik, ihes fiskalaren kontrako kadira bahitzaileen mugimendua 2015ean sustaturik, ANV-COP21 mugimendua 2015ean ko-sorturik, Bizi-k bere 10. urteburua ospatuko du, ekainaren 14, 15 eta 16an, Baionan. Patxa plazan iraganen da, karpa baten pean, sartzea kitorik. Hona hiru egun horietako programa: Ekainaren 14an, ostiralarekin, bestako 3 egunen abiatze ofiziala 19:00etan …
May 28 2019
Presidentearen 5 potreta kendu dituzte berriz Euskal Herrian
Maiatzaren 28a asteart goiz honetan, 5 potreta ateratze ekintza berri iragan dira Euskal Herrian, Bourg-en-Bresse-eko auzitegira 13:30tan deituak diren 6 pertsonen susteguz, “taldean egin lapurketa”gatik 5 urteko kartzela zigorra arriskatzen baitute. Izan ere, gaur berean iraganen da 10 auzitako segida luzearen lehena non 36 klima ekintzaile epaituak izanen diren, leporatzen zaielako Macron-en potretak ateratu izana …
May 27 2019
Beti Bizi! Climat d’urgence
Beti Bizi! Climat d’urgence Tokiko mugimendu ttipia izanagatik, Bizi! Euskal Herritik haratago ezagutua da. Hura izan da hain zuzen, larrialdi klimatikoaren erronkaren altxatze lanean ari den Alternatiba herritar mugimenduaren sorburua. Talde ez-bortitz hau, ultra-aberatsen zerga ihesean gaizkidetasunaz hobendun den HSBC bankuko aulkien lehen bahitzeak bezalako kolpe distiratsuen egilea da ere. Hamar urtez 20 kidetik 600 …
May 27 2019
Bizik 10 urte!
2009an sortua, Bizik bere 10 urteak ospatuko ditu 2019ko ekainaren 14, 15 eta 16ko asteburuan, Baionan. Egitaraua Laguntzaileei deia Ekainaren 14, 15 eta 16ko esku ukaldi bat behar dugu. Muntaketan, logistikan, bazkarian, ostatuan, garbiketan, komunikazioan, argazkietan, etab. Gustu guzientzat izanen da! Ekintzan parte hartzen dut Bere 10. urtemugaren karietara, Bizik antolatzen du igandean, ekainaren 16an, …
May 25 2019
Gero, berantegi izanen da!
2 egunez etengabeko mobilizazioa Ipar Euskal Herrian Baionan Bizik antolatutako justizia klimatikoaren aldeko martxak 380 pertsona bildu ditu larunbata honetan, maiatzaren 25ean. Ber momentoan, Bizi! Barnekaldek, Avenir Garazi Baigorrik eta Irabiak antolatutakoak, Garazin 60 pertsona bildu ditu. Bezperan, Atalante–eko zineman 200 pertsonek parte hartu dute eztabaida gaualdian aldaketa klimatikoa saihesteko alternatibei buruz, eta 800 lizeotarrek, …