Romain Dussault

Author's posts

Uztailaren 5ean, denak Txirrind’inaugurazio handirat!

BABko Bizikleta Bideak Igandean, uztailaren 5ean, 10:30ean, Txirrind’Inaugurazio handia Bizi eta Txirrind’Ola bizikleta tailerrak, BABko behin behineko bizikleta bideen eta azken hauen hedatzea eta ondotik behin betiko bizikleta bidetan eraldatzea sustengatzeko deia luzatzen dugu. Txirrind’inaugurazio handi bat antolatzen dugu azken hauen deskubritzeko, taldean, igandean, uztailaren 5ean, hauek behin betiko plantan emanak eta babestuak izanen direlarik! …

Continue reading

Ekainaren 28an, bozka dezagun metamorfosi ekologikoaren alde!

Herriko bozen bigarren itzulirako zonbait egun gelditzen direlarik, Bizi! elkarteak Ipar Euskal Herriko 8 herritan hautagai diren zerrendei orroitarazi die lurraldearen metamorfosi ekologiko eta sozialaren abiaraztearen premia. Elkarteko kideak “Gure geroa ketan joaten ari da, mundu berria eraiki dezagun” lema agerian utzi dute Biarritz, Bokale, Itsasu,  Senpere, Urketa, Urruña, Uztaritze eta Ziburun. Kanpainan zehar, Bizik …

Continue reading

Bizikutzu 29 2020ko ekaina

« I have a dream » M.L. King Editoriala Eta etorkizuna… gure patuaren burujabe izateko eguna balitz? Ia hiru hilabetetik hona, gogoeta anitz izan dira, usu aberatsak, bai eta ekintza kolektibo trenkatzaileak. Halere, botere politikoaren erantzuna, hemen beste toki guzietan bezala, enegarren krisi sistemiko hau kudeatzea da,”erresiliente” izaitea, hots krisira egokitzea, ahal bezala ziloen estaltzea. Eta etorkizunean… …

Continue reading

Herri hauteskundeak eta ekologia: 2. itzulia eta mundu berria

Herriko Etxeetako hauteskundeetako lehen itzuli aitzineko mobilizazio azkarren eta Ipar Euskal Herrian gaindiko herritar martxaren ondotik Bizik beren herrian 2. itzuli bat duten hautesleei deia luzatzen die. Herri Hauteskundeen lehen itzulitik landa Ipar Euskal herriaren Metamorfosi ekologikoaren Ituna izenpetu duten 34 zerrenda hautatuak izan dira. Ipar Euskal Herrian, 13 herritan Itunaren izenpetzaile diren zerrendak engaiatuak …

Continue reading

Herri hauteskundeak: Mundu berria metamorfosi ekologiko eta sozial baten bidez

Herri hauteskundeak bi aste barne iraganen direla eta, koronbirusaren osasun krisiak orroitarazi duelarik sistemaren errotik aldatzeko beharra, Bzik deitzen ditu hautatuak izanen diren zerrendak engaiamendu anbiziotsuen hartzerat Ipar Euskal Herriaren metamorfosi ekologiko eta sozialaren alde. Astelehenean, ekainaren 15ean, herri hauteskundeetako 2. itzuliko kanpainaren abiatze ofizialaren egunean, hainbat herritarrek sare sozialetako mobilizazio egunaren karietara deitu dituzte …

Continue reading

BABn gaindi joan-etorri eztiak: Bizi!k bere lehen minutukako mapak plazaratzen ditu.

Datozen asteetan1 BABn gaindi agertuko diren behin behineko 9 kilometroko bizikleta bideen laguntzeko eta hirigunean, autoa, bizikleta edo eta oinez ibiltzea baino eraginkorrago dela pentsarazten duen aurre iritzia geldi arazteko, Bizik, BAB eskualdean oinez edo bizikletaz arizaiteko, minutukako planak argitaratuko ditu. Hiri barnean, kilometro bat baino guttiago duten ibilbideetan, oinez lasterrago goaz. ADEME2 erakundearen arabera, …

Continue reading

Biharko Euskal Herria eraikitzeko etorkinekilako elkartasuna gaurdanik indartu dezagun

Euskal Herria, harrera lurraldea Bizi ari da web gune bat plantan emaiten etorkinen harreran parte hartzen duten Ipar Euskal Herriko egitura guzien esku uzteko, eta laguntzaile edo emaitza egile potentzial guziei egitura ezberdinen eta haien beharren berri emaiteko. Halere gaur egungo egoerak sortu ditu presazko behar batzu berehalako laguntzak behar dituztenak. Ezohiko behar horiei erantzuteko …

Continue reading

Koronabirusa: Eta etorkizuna… hemen balitz? Ipar Euskal Herrian deskonfinamenduko liburuxka

Deskonfinam enduaren liburua da. Konfinamendu garai luze honen azken astean egina izan den, “Eta etorkizuna…” proiektua astelehen honetan, maiatzaren 11n plazaratua da. Lehenik formatu elektronikoan, eta ondotik, ostirala, maiatzaren 15etik landa, paperezko liburuxka baten formatuan, urririk banatua izanen dena okindegietan, saltegi ezberdinetan, elkarte eta kirol egoitzetan, eta berriz idekiak izanen diren bezain laster, Ipar Euskal …

Continue reading

Konfinamendua izan arren, Bizi! Biltzar Nagusian

Biziren urteko Biltzar Nagusia larunbat honetan, maiatzaren 2an iragan da, molde telematikoan, Covid19a dela eta. Beti goiti doan kide kopuruak, eta, ia aho batez baieztatuak izan diren bilan moral eta finantzarioak azkarturik, mugimenduak bozkatu du Koordinaketa berri bat. Urria arte gogoeta estrategiko prozesu bat abiatzen da, Biziren datozen 4 urteentzat bide-orri baten definitzeko. Biziko 80 …

Continue reading

Maiatzaren lehena, konfinaturik baina aldarrikatzaile: Berrabiatze ekologiko eta solidarioaren alde!

Karrikan egin ezinik, manifestazioa balkoi eta leihoetan egin da maiatzaren leheneko ostiral honetan. Hiritar anitzek horrela adierazi dute jarduera ekonomikoa molde ekologikoan, solidarioan eta feministan berriz hasteko borondatea. Lemak eta musikak ozenki hedatu dira leihoetatik, maiatzaren lehen honetan, 12:00etan, ondoko aldarrikapenen agerrarazteko: aberastasunen banaketa hobea, krisiak jo pertsonak lehentasunez sustengatu beharra, eta Estatuak inbestimendu sendoak …

Continue reading