Herriko Etxeen mailako alternatiba ekologiko eta klimatikoei buruzko formakuntza

Otsailaren 1a eta 2an Bizi! eta MRA Fundazioak herriko etxeen mailan aldaketa klimatikoaren borrokatzeko eta trantsizio energetikoa hasteko Marion Richard-ekin antolatzen duten formakuntza BETEA da ! Ez da gehiago tokirik gelditzen eta eskertzen ditugu hitzaldian parte hartzeko deitzen gaituzten jendeak gure barkamenen onartzeaz.

Parte hartu nahi duten pertsonek, eta oraino izena emaiterat lortu ez dutenek, Marion Richard entzuten ahalko dute Biarritzeko EcoVie saloinan, ostiralan, otsailaren 1an, arratsaldeko 17:00etan.
Ok climat pratic
Bertan Marion Richard-ek hitzaldi bat emanen du, eta asteburuan beteak diren formakuntzaren laburpen bat izanen da zeren Marion Richard-ek aldaketa klimatikoaren kontra eta trantsizio energetikoaren alde lan egin nahi duten Herriko Etxe eta Herri Elkargo-en zerbitzuko den Climat Pratic tresnaren aurkezpena eginen du.

Hitzaldi horrek beraz bere herri edo herri elkargo mailan zehazki eragin nahi duten hautetsi, teknikari, datozen herriko etxeetako hauteskundeetarako hautagai eta herritar guziak interesatuko ditu.
marion richard2Marion Richard Klima eta Lurraldea gaiaz arduratzen da Réseau Action Climat – France (RAC-F) sarean: www.rac-f.org

Marion Richard hurbileko politiketan eta eskualdeetakoetan klima aldaketa kontuan hartzearen arduraduna da eta bereziki, Eskualdeetako Klima-Energia Planena (Plans Climat-Energie Territoriaux -PCET). Hiriguneen hedatzeari, eta energia eta klimaren alorreko eragile politiko desberdinen arteko eskumen banaketari dagozkion gaiak ere lantzen ditu.