Itzuli Alternatiba 2018-ra

Gertakari eko-arduratsua

AlterEcoresp

Zer da gertakizun eko-arduratsu bat?

Bistakoa da, milaka jende, epe motz batez, tobi batean biltzeak ondorioak dituela:

  • Ingurumenarentzat herstura azkarra (gizakiengan, geografikoa eta materiala)
  • Hatz ekologiko sakona.
  • Hondarkin ekoizte eta kalte handiak.

Alternatibak eko-arduraren hautua egin du, desmartxa hau ondoko punduetan datza:

  • Baliabide eta lehengaien(paper, ur, erregai, energia) erabilpena menderatu eta tipitu.
  • Gizaki eta bioaniztasunaren gainean diren eraginak kontrolatu (harrabots trabagarriak, hondatzeak, komunikaziorako erabili gai kimikoak, komunetakoak).
  • Berotegi efektu eragiten duten gasen igortzea mugatu (garraioak, hornitzeak, energia kontsumoa).
  • Hondarkinen ekoizpena murriztu eta saihets ezina delarik hondarkinak balorizatu (hondarkinak iturrian tipitu, mutualizazioa, berrerabilpena, eko-konzepzioa).
  • Lurraldeko baliabide ekonomiko, kultural eta sozialak mobilizatu (tokiko hornitzaileak, sarrera denentzat erraztu, belaunaldien arteko topatzeak erraztu, alde solidario eta herritarra zaindu, desmartxa hauentzako sentsibilizazioa bideratu).
  • Publiko guzien integrazioa eta etorrera erraztu.

Konkretuki zer eginen da:

  • Hondarkinak kudeatu eta bereizi.
  • Baso berriak erabili.
  • Alternatibaren zenbait gunetan komun idorrak proposatu .
  • Elikadura: sasoiko mozkinak, tokikoak eta bologikoak eskaini.
  • Autokidetza, treinaren eta autobusaren erabilpena, lagundu.
  • Bizikletazko bidaiak erraztu.