Joan den urriaren 6an, Baionak ospatu du Alternatiba itzuliaren heltzea. Ehunka bizikletarik, Parisetik ekainaren 9an joanik, 5800 km kurritu dituzte eta 200 eskualde zeharkatu nahasmendu klimatikoari aurre egiteko alternatibak bultzatzeko. Baionan, laguntzaileak zenbait hilabetez geroz heltze horren apailatzen ari ziren.
Duela hiru urte sentsazioa bizi izan zen jadanik, lehenbiziko Alternatiba itzuliaren heltzearekin. Honek, alderantzizko bidea egin zuen: Baionatik abiaturik, Parisera heldu zen, Errepublikaren plazara 2015eko irailaren 26an. Hainbat militanteren gogoak markatu dituen gertakaria izan zen: «klima belaunaldia» sortu zen, eta ozenki entzunarazi zuen, hexagonoaren lau haizetara, sistema aldatu behar dugula eta ez klima.
2018ko urriaren 6a, Baionan, jakinmina nagusi da. Begiak, Paul Bert plazako eszenatoki handiaren pantaila erraldoiari iltzaturik, ezinegona den publikoa bizikletariek helmuga iragan dezaten beha dago. Baina beranta pixka bat badute. Berdin du, publikoa bero baita, biziki bero, «klima baino gehi(ag)o», ere! Hiru lekuko bizikleten eta beste bizikleten heltzearekin batean, hara euria hasten dela, Euskal Herrian aspaldidanik euri xorta bat ez delarik erori. Nahi izango genukeen klima alda zedin asteburu bateko denboran! Bainan euria eta haizea bada ere, Alternatibako militanteak beti ezin sinetsia den indarrak animatzen ditu, kolektiboaren indarrak, borroka hau zinez eraman behar den borroka dela sentitzeko indarrak! Pesta egitea ahantzi gabe!