Bizi !

AHTa, klimaren etsaia!

Gaur egun nagusia den ekoizpen, kontsumo, lurralde antolaketa, garraio, ekonomia destokiratu, laborantza intentsibo, etab. ereduaren jarraipenak, atzerabiderik gabeko hein baten gainditzerat eramaiten ahal gaitu. Hots 2050 urtetik beretik, gaur sortu diren haurrek 40 urte ez dituztelarik ukanen ere, klima uzkailketaren hasterat.

Beroketa efektuzko gasen isurketa mailan (gaur egungo klima makurtze eta uzkailketaren iturri diren isurketa horien mailan) AHTak omen abantailak baditu. Akitanian AHTaren alde direnek, beren hautuaren justifikatzeko, usu AHT bide berriak hainbat isurketa baztertuko lituzkela diote hegazkin eta autoekin konparatuz.

Alta, EPINE txostenak (ikus adibidea hemen: http://epine.urrugne.info/ ) argi uzten du, zenbaki eta argumentazioak lagun, Bordale eta Hendaia arteko AHT bide berriak bereganatuko duen bide garraioaren isurketen ekonomiak ez duela konpentsatuko karbono isurketa mailan bide berri horren eraikuntzak sortuko duen « hastapeneko zorra».

 

AHTak polikiago aitzinarazten gaitu!

      Horrez gain, zonbaitzuk AHTaren bide berriaren sortzean inbertitu nahi dituzten sekulako diru kopuruak, gaur egun diren hurbileko trenbideen hobekuntzan, lehengo trenbideen konponketan (Baionako sufre trenbidearenan adibidez), merkantzien trenezko garraioaren garapenan (eta ez orain bezala suntsiketan), autobusentzat bakarrik diren bideen bidertzean, edo txirrindularientzat segurtatuak diren bideen eraikuntzan, erabiliak balira, zer litaike bide berri horren karbono bilana?

Piriniar Atlantikoko Kontseilu Orokorrak eta Akitania Eskualdeak bai eta hainbat herri elkargok edo Euskal Herriko hirigunek Tours-Bordale lotura finantzatzeko jada erabili dituzten hamarnaka miliun euroek zer ondorio ukanen zituzten karbono bilanaren egiteko unean, dena autoari hurbileko alternatiben eskaintzeko erabiliak izan balira ?

Miliarrak gastatu aintzin 2030-2035 urteetan aurreikusten den balizko saturazio baten aintzinetik saihesteko, ez litaike hobe  2012-2020 urteetako bideetako  eta benetako saturazioan diru zama horien erabiltzea?

Hots,  « gure jendartearen elite batentzat » den abiadura izigarri haundiak badu ondorio argi gisa, jendartearen gehiengoarentzat autoari alternatiba izan litaizken alternatiben plantan emaitea polikiago aintzinaraztea!

Errefusa dezagun zentzurik gabeko ihesaldi joera hau:

AHTa ez da inondik ere alternatiba bat. Gure ekonomi eta jendarteen destokiratzea oraino gehiago txartuko du hegazkinaren kalteer gehituz bere « plus »a. AHTa, jendartearen minoria bati erresebatua den « plus »- etariko bat da, hari distantziaren nozioa ttipitzeko. Hots ezohizkoak izan behar litaizken toki aldatze batzu (eta haiek daramatzaten saihets kalteak eta lurralde antolaketa mailako ondorioak (hiri nagusi haundi batzu etzantegi-eskualde batzurekin)) arruntak bezala bilakarazteko.

AHTa « plus » bat da bakarrik «  beti lasterrago, beti usuago eta beti urrunago » lasterketarentzat, hain xuxen ere zuzen zuzena amildegira garamatzan lasterketarentzat! Eta arlo hortan abiadura murrizteko ordez edo dena gelditzeko ordez, galdegiten digute gaur, abiadura haunditzea!

Zentzurik gabeko ihesaldijoera hau errefusatzen dugunok, urriaren 27an, larunbatarekin, arratsaldeko 15:00etan, Baionan izanen gira, inposatua eta suntsitzailea den proiektu erraldoi bezain balio gabe honen behin betiko gelditzeko.

Elise Bancon (Miarritze), Barth Camedescasse (Mugerre), Xabi Camino (Senpere), Christian Detchart (Baiona), Txetx Etcheverry (Baiona), Paule Etchelecou (Bidarte), Laure Lancereau (Hazparne), Annie Lapegue (Lehuntza), Magali Lartigue (Ezpeleta), Eric Lecoutre (Baiona),  Bizi!ko militanteak.