Astearte honetan Baionan, Bizi!-k 550 pertsona bildu ditu «Sarkozy Kanpora!» banderola baten gibelean maiatzaren 1eko ohiko manifestaldiaren karietara. Batukadek alaiturik eta gazte andana eder batez osatu Bizi!ren desfileak besteak beste ondoko gaiak defenditu ditu: lan denboraren murrizketa, onartu gehienezko soldata, aberastasunen partekatzea produkzioaren emendatzearen ordez, larritasun ekologikoa eta justizia soziala, baita ere nuklearra eta AHT-ren …













