ELA eta BIZIko ordezkaritzak proposamen bateratuak egingo dituzte ekainaren 20tik 22ra Rio de Janeiron Ingurumena eta Garapen Jasangarriaren inguruko Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Goi Bileran, dagoeneko Rio+20 bezala ezagutzen dena. Garapen eredu jasan ezin honetan gutxi batzuen irabaziak gehiengoaren ongizatearen gainetik daude, merkatua bizitzaren gainetik jartzen duela, salatu dute. Ekainaren 5an –ingurumenaren aldeko …
May 2012 archive
May 30 2012
Pikutarat fanzinaren 2. alearen prestaketa topaketarat bazatoz?
Pikutarat fanzinaren bigarren alea prestatzeko topaketa ostegune huntan maiatzaren 31an iraganen da 19:00etan Baionako Manu Robles-Arangiz Fundazioan. Bigarren zenbakia, publizitatearen gaiaren inguruan izanen da…, hots “Sarkozy, Pikutarat!” eta gero “Püba, Pikutarat!“. Lehen bilkuran bezala giro goxoan arizaiteko, ekar denen artean partekatzen ahalko den jatekoa eta edatekoa! Laster arte!
May 10 2012
Zaborrak zalantzan
Zaborrak zalantzan, edo planeta jankatzen duen sistema kapitalista eta produktibistaren ezin konponduzko arazoa 2011. urtean, Bizi!-k bere hausnarketen ardatzetan barneratu zuen hondakinen problematika. Alabainan, hondakinen kudeantzazko politika gutietsia da erabakitzaile eta publiko zabalarengandik, honek interes guti eragiten baitu. Alta, zaborraren gaia hurbil hurbiletik lotua da gainkontsumitzen duten gure jendarteko bizimoduei. Gainera, zaborra gure antolakuntza …
May 10 2012
Zero Waste Europe-ren biltzarra Donostian: egitaraua
Datozen egunak ez dira nolanahikoak izanen. Europako Zero Zabor mugimenduak Gipuzkoa hautatu du bere urteko kongresua egiteko. Gipuzkoa Zero Zabor-ek dion bezala “Ohore bat da Europa Zero Waste mugimenduko kideak gure artean edukitzea. Seguru gaude beraiengandik asko ikasiko dugula egunotan.” Hara topaketa hortan parte hartu nahi dutenentzat Zero Waste Europe mugimenduak Donostian maiatzaren …
May 07 2012
500 pertsona Bizi!k Nicolas Sarkozy-ri antolatu dion “Partitze Poteoan”
500 pertsona etorri dira Bizi!k Nicolas Sarkozy-ri antolatu dion “Partitze Poteo”ra Baiona Ttipira, Patxoki eta Sankara-ren artean. Loturik den testoa (Nicolas Sarkozy-ren galtzea: Sekulan baino beharrezkoak diren borroken indartzaile den garaipen bat!) zabaldua izan da bertan ziren pertsona eta hedabideei. Segida irakurtzeko hemen klika ezazu 18:00 etarik goiti, Simon Koukak, Y’en a …
May 06 2012
Nicolas Sarkozy-ren galtzea: Sekulan baino beharrezkoak diren borroken indartzaile den garaipen bat!
Vidéo 3 mn de la manif “Dégage Sarkozy” : …François Hollande-en progaman eta pentsamoldean ez du deusek erantzuten datozen urteetako arlo sozial, ekologiko eta klimatikoetako desafio haundiei. Gutarik bakotxaren ardura, justizia soziala eta ekologikoaren esparruaren indartzea da. Geroak, harekin eginen dugunaren itxura ukanen du.
- 1
- 2













