Zure sustenguari esker independentzia osoz eta eraginkortasunez artzen ahalko gira. Ez ahantz zure diru emaitearen %66a berreskuratzen ahal duzula zergetatik (zergetan kondatu daitezkeen zure lan sarien %20aren muga kondutan hartuz). Abenduaren 31a arte duzu beraz zure zergen “inbertitzeko” justizia soziala eta larrialdi klimatikoaren borrokan! Dei zabal bat hedatzen dugu : Bizi!-ren kide bihur zaitez : …
December 2011 archive
Dec 12 2011
Klimari buruzko negoziazioen porrota berria Durban-en: Oraindanik eragitea premiazkoa da!
Durban-eko Gailurrak 2°Cko beroketaren petik atxikitzea bazuen helburua, maila hortarik goiti klimaren aldaketa ezin kontrolatuzkoa baita, argiki huts egin du. Gaur egun mahain gainean ezarriak izan diren helburuekin, 4°Cko beroketa bati buruz ari gira zuzentzen, eta horrek jendartearentzat eta humanitatearentzat ondorio ikaragarriak ukanen ditu. [:]
Dec 09 2011
Zuek ere, Bizi!ren ekintza sustenga ezazue!
Bada orain bi urte pasa Bizi! entseatzen dela Ipar Euskal Herrian jendartearen eta podere publikoen atzarrarazterat aldaketa klimatikoa den gai garrantzitsuaren inguruan. Bizi! errotik mobilizatua da ere emaitza zehatz batzuren lortzeko berotegi efektuko gasen isurketaren murriztearen arloan, oraindanik eta hemen, bai eta ere garraoiaren, finantza etiko eta arduratsuaren, ekonomiaren ber tokiratzearen, kontsumo arduratsu eta partekatuaren, …
Dec 03 2011
Didier Borotra Jaunak zuzenean eskuratu du “Bizi Kleta” txirrindula
Euskal Herrian mobilizazioa aldaketa klimatikoaren aurka,eta txirrindula politika baten alde Miarritzeko herrian Bigarren bilkura bat izanen da Bizi! eta Miarritzeko Herriko Etxearen artean datozen egunetan, Miarritzeko txirrindula bideen antolaketaren gaiari buruz punduaren egiteko. Bizi Kleta-ren sekulako zoria larunbata honetan, abenduaren 3an, Miarritzeko Herriko Etxe aintzinean gauzatu da. Justizia klimatikoaren aldeko Bizi! Mugimenduko eta Miarritzen txirrindulari …













