October 2011 archive

Bizi!ren ekintza Miarritzeko Autoaren Erakustokian

Bizi !k galdegiten du auzapeza topatzerat Miarritzen txirrindularentzat beharrezkoak diren antolaketen aipatzeko Larunbata honetan, goizez, urriaren 29an, Bizi !ko 26 militantek ekintza ikusgarri bat egin dute Miarriatzeko Autoaren Erakustokian. Bertan gaitzetsi dute Miarritzen txirrindularentzat den antolaketa eza. Sei ekintzalarik, Miarritzeko Halle d’Iraty-ko teilatuetatik zabaldu dute «Aucune piste cyclable à Biarritz ! Vous trouvez ça normal …

Continue reading

Ostiraleko Artikuluak : 2011ko urriaren 28ko hautua!

Atez Ate sistemari esker, Usurbil eta Hernanik dituzten 26 000 biztanleek, egunero “Zero Zabor” helburuari buruz pausuak emaiten dituzte

Bizi!k, larunbata honetan, urriaren 22an, antolatu duen Usurbil eta Hernaniko hondakinen kudeatzeko sistemaren bisitak BABko biztanle delegazio bati parada eman dio zaborraren kudeaketa arloan alternatiba ekologiko eta sozial bat bezala agertzen den eredu baten ikertzerat. Mertxe Aizpuruak (Usurbileko auzapezak) eta Jose Maria Rivadeneyrak (ingurumenaz arduratzen den hautetsiak eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa-ren Lehendakari ordeak) bai eta …

Continue reading

Euskal Herritik autobus bat Nice-erat!

G20aren aitzinean, entzunaraz dezagun herrien ahotsa! (autobusezko bidaia horretan parte hartzeko, izena eman ezazue, astelehen arratsa aintzin ondoko helbidean: info@bizimugi.eu !) Zer da…Krisi kapitalista bat?  [:]

Continue reading

Ostiraleko Artikuluak : 2011ko urriaren 21eko hautua!

Ondarkin edo zaborren kudeatzeko beste molde batzu ba ote dira? Larunbatan, urriaren 22an, Usurbil eta Hernanin, aurkezpenekilako bisita, deneri idekia!

Bizi! mugimenduak antolatzen du, Hego Euskal Herrian, Baionatik 45 minututara, larunbatan, urriaren 22an, 6 000 biztanle dituen Usurbil herrian eta 20 000 biztanle dituen Hernanin aurkezpenekilako bisita. Bisita hori duela kasik 3 urte herri horiek plantan eman duten ondarkinen biltze eta tratatze sistema berritzailearen ezagutza sakondu nahi duten guzieri idekia da. Ba ote dea, Iparraldean, …

Continue reading

Ostiraleko Artikuluak : 2011ko urriaren 14eko hautua!

Michel Husson-ekin hitzaldi publikoa

«Haien krisia, gure aterabideak!» Michel Husson-ekin Hitzaldia Estatistikalari eta ekonomialari altermundialista, ATTACeko Kontseilu Zientifikoko eta Copernic Fundazioko kidea. Asteartea, urriaren 18an, arratseko 20:30tan, IUTko anfiteatroan, Paul-Bert plazan (San Andres), Baiona Ttipian Gaur egungo krisiak, munduko arduradun haundienei burua gal arazten die, zeren badirudi egoera ez dutela batere kontrolatzen. Batzuk aipatzen dute Europar Batasunaren eta Euro …

Continue reading

Ostiraleko Artikuluak : 2011ko urriaren 7ko hautua!

G20-ARI AURRE EGITEKO MOBILZAZIORA DEIA!

ATTAC Pays Basque eta Bizi! mugimenduak herritar guziak Cannes-en iraganen den G20-aren gailurraren karietara mobilizatzerat deitzen dituzte. Hemengo, hots tokiko dinamikaren antolatzeko, eta, Nice-n iraganen den Herrien Gailurraren dinamikan parte hartzeko (tokiko ekintzen bidez, autobus bat erreserbatuz Azaroaren Lehenean Nice-en iraganen den Nazioarteko Manifestaldira joaiteko, etab.), motibatuak diren pertsona guziak, elkarte, mugimendu, sindikatu, etab.-ak deitzen …

Continue reading